XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ipar-mendebaldetik hego-ekialderaino hamaika kilometroko luzera du eta zabalean batezbeste sei kilometro ditu.

Mendiko ibarrean etxeak sakabanatuta daude, lurrak Uhaitza ibaiaren ur lasterrek zeharkatzen dituztelarik.

Herriko iparraldeko mugan, Larrañeko erreka eta Uhaitza elkartuta Uhaitzandi ibaia sortzen da, presa eta urtegitik bost bat kilometro iparraldera.

Presa arroil sakon eta estuan kokatuta dago eta ehundaka metroko saltoa du.

Santa-Graziko jendeak Uhaitza (hau da, 'Ibaia') deitzen dion ibaiak herria aldenik alden zeharkatzen du, baina indar handirik gabekotzat daukate, han goian Kakuetan jaiotzen den adar nagusiaren urak jaso gabe dituelako eta Uhaitzandirekin elkartu gabe dagoelako.

Ibaiaren orientazioaren berri izan nahi nuen, baina oso jende gutxik zekizkien puntu kardinalak izendatzeko hitzak.

Izan ere, puntu horiei Santa-Graziko ideologiak ez baitie inolako garrantzirik ematen.

Nire galderei erantzunez, jendeak ipharra eta hegoa identifikatu zituen, baina hitz hauek puntu kardinalekin lotzeko joerarik ez zuten; ipar-haizearekin eta hego-haizearekin baizik.

Asko eztabaidatu ondoren, mendebaldea izendatzeko bi hitz eman zizkidaten: ekhisargia (hitzez hitz sartzen ari den eguzkia) eta ekhi-itzalgia.

Inork ez zuen ekialdea izendatzeko hitzik eman.

Kosmogonia tradizionalean ibaiaren adierazpenei buruzko informazioak jasotzerik izan ez banuen ere,...